Iñurritzak irabazi du Zarauzko Elkarte Gastronomikoen arteko lehen ikurrina

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 7a

Sasoian.info
Joan den larunbatean ZAEk Moila biziberritzen ekimenaren barruan antolatutako Lagunarteko estropadak jokatu ziren. Aurten iaz baino lau batel gehiagok hartu dute parte, 28 batelek guztira. 100 neska-mutil baino gehiago "jai giro ederrean" arraunean aritu ziren. Eguraldia eta itsasoa lagun, Arraio Irratiko esatarien laguntzarekin giro ederra sortu zen eta mollara gerturatu zirenek gozatzeko aukera izan zuten, baita mollan bizitza guztian ontzia izan duten arrantzale zaharrek ere.

Lehenengo aldiz, Zarauzko Elkarte Gastronomikoen Arteko Ikurrina jokatu zen. Bost elkarte aurkeztu ziren lehiara: Urpekoak, Arrano, Urtetako Eizmendi elkartea, Iñurritza eta Cachi Bachi. Goizeko sailkapen estropadatan Cachi Bachi elkartekoek oso maila ona eman zuten eta aise lortu zuten finalerako txartela. Iñurritzakoek ere gainontzekoei aurrea hartzeko maila eman zuten. Arratsaldean bi ontziak nor baino nor jarri ziren eta bost segundu eskaseko aldearekin Iñurritzako taldeak estropada irabazi zuen.

Bandera hau urte osoan Iñurritza elkartean izango da ikusgai eta datorren urtean ekarri beharko dute berriz ere. ZAEk eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten elkarte eta lagun talde guztiei eta  Zarauzko beste 15etik gora elkarteak gonbidatu datorren urterako laukotea osatu eta parte hartzera Elkarte Gastronomikoen Arteko Ikurrinan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide