Dagoeneko salgai daude Zarauzko 'Desioak sutan, Sahararentzat' ekitaldirako txartelak

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 7a

Iaz 2.000 su bola bota zituzten zerura; aurten 3.000 botako dituzte. Abar Aranburu Dagoeneko jarri dituzte salgai Desioak sutan, Sahararentzat ekitaldiko su bolak eskuratzeko txarelak. Interesa dutenek Turismo bulegoan, Sortaldea Kultura Eremuan eta Sanz Enean erosi ahalko dituzte. Txartel bakoitzak euro bat balioko du, eta hori su bola batengatik trukatu ahalko da. Abuztuaren 16an, malekoian 20:00etatik aurrera aldatu ahalko dira txartelak su bolengatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide