Jende ugarik parte hartzen du apar festan (Abar Aranburu).
Izenak aditzera hori eman badezake ere, Azken Portuko festak ez dira udako azkenekoak, eta ez dira urrunekoak egiten. Udaren bihotzean ospatu ohi dira santaklarak, eta jende ugari biltzen dute, «langile eta langabe, emakume eta gizon, heldu bezain gazte, auzotar eta kanpoko, guztiak nahas-mahasean aritzeko». Txosna gunean, esaterako, ez da orratz bat bera ere kabitzen jaietako egun zein gauetan; Plaza Gorrian eta auzoko gainontzeko txokoetan ere ez. Aurten arrazoi gehiagorekin gerturatuko da jendea auzora, gainera: Azken Portuko Komisiyuak egitaraua zabaldu du, eta ondorioz, lau egun iraungo dute Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festek, «urteko pena eta nekeak trenbidearen beste aldean utzita», jai giroan murgiltzeko.
Lehiaketak, kontzertuak, jolasak, askotariko erakustaldiak ... Aurten are festa giro handiagoa izango da larunbatetik hasi eta asteartera bitartean. Egun berezi horietan bertan egon ezin dutenak ere oroituko dituzte, eta jaietan ere ondoan izango dituztela nabarmendu dute antolatzaileek. Halaber, egitarauan zerrendatutako ekitaldiez gain, gogoratu dute trikitixa, gramola, festa batzordeak eta auzoko txarangak girotuko dutela Azken Portu.
Eta, jai giroan bete-betean sartu nahi dutenek, festetarako propio sortutako elastikoak jantzi ahalko dituzte.
Koloretako elastikoak eskuratu nahi dituztenek 11:00etatik 14:00etara bidegorrian aurkituko dute postua. Haurren elastikoak hamar euro balio du, eta helduenak, hamabi.
Mozorrotzeko aukera ere izango da astearte goizaldean; aurten apar festara superheroiz jantzita joaten denak trago berezia eskuratuko du, gainera.
Ospakizunez arduratu dira Skapako kideak, baina elkartasuna ere erakutsi dute. Zentzu horretan, aurtengo muralarekin Palestinari babesa agertu diote auzotarrek. Euskal Tropik dendaren eta Guria tabernaren arteko pasagunean pintatu dute
Gernika 1937-Gaza 2014 murala.
Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festetako EGITARAUA:
Abuztuak 9, larunbata
- 15:30. Mus txapelketarako izen ematea Tentenea plazan.
- 16:00. Suziria jaien hasiera iragartzeko eta Azken Portuko Mus Txapelketa, Tentenea plazan.
- 17:00. Ume jolasak Plaza Gorrian.
- 18:30. Triduoa Santa Klarako komentuko elizan.
- 19:00-22:00. Pintxo potea auzoko tabernetan.
- 23:30. Kontzertuak Voltaia, Kauta eta Tik Tara taldeen eskutik.
Abuztuak 10, igandea. Gazteen eguna.
- 10:00- 14:00. Haurrentzako puzgarriak eta tailerrak Plaza Gorrian.
- 16:00. Buruhandiak, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
- 16:30. Patata Tropikalaren eskutik, umeentzat
Kondaira baten truke ikuskizuna Plaza Gorrian.
- 18:00. Azken Portuko auzo krosa.
- 18:30. Triduoa Santa Klarako komentuko elizan.
- 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia Plaza Gorrian.
- 19:30. Txokolatada.
- 22:00. Joxe Mari Artetxeren omenezko XXIV. Txirrindularitza Kriteriuma.
- 23:30. Kontzertuak Emon eta La Señora Tomasa taldeen eskutik.
Abuztuak 11, astelehena. Santa Klara eguna.
- 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak eta suziria.
- 10:00. Buruhandiak Plaza Gorrian.
- 10:30. Marrazki lehiaketa auzoko haurrentzat.
- 11:00. Meza nagusia Santa Klara komentuko elizan.
- 12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa Urpekoak elkartean.
- 13:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa.
- 16:30. Haurrentzako herri kirolak Plaza Gorrian.
- 18:30. Herri kirol jaialdia: Fausto Mugertza bost metroko enborra mozten; Jose Ramon eta Jakes Iruretagoiena harriak jasotzen; Irati Astondoa eta Ainhoa Mazkiaran trontzan eta txingan, eta Jon Lapazaranen eskutik Iparraldeko jokoen erakustaldia. Bitartean, arrainaren pisua asmatzeko porra egingo dute.
- 23:30. Kontzertuak Ezinean eta Seventy Seven taldeen eskutik.
- 04:00. Apar festa eta Ibon disko jartzailea.
Abuztuak 12, asteartea. Santa Klara bigarrena.
- 09:00. Txistulariak, trikitilariak eta suziriak.
- 10:30. Patxi Iruretagoienaren omenezko III. Marmitako Lehiaketaren hasiera izango da, Plaza Gorrian.
- 11:30. Joxe Aranbururen omenezko VIII.Toka Txaplekta. Umeentzat Xakela Txapelketa.
- 11:45.Patata Tortilla eta Postre Lehiaketa. Bitartean, epaimahaiak auzoko balkoi ederrena hautatuko du.
- 13:00. Auzo poteoa.
- 14:30. Auzo bazkaria. Gero, lehiaketak,sari banaketak eta omenaldiak—tartean, riopesteko gune berde bakarra omenduko dute—. Ondoren, kalejira Zarauzko Musika Bandarekin.
- 22:00. Bertso saioa, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Nerea Elustondorekin.
- 00:00. Erromeria: Fan&Go.