Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren ikasturtetik aurrera zerbitzu berriak eskainiko ditu Azpeitiko igerilekuan Bpxport kirol zerbitzuen enpresak. Orainartekoaz gain, igeriketa teknifikazioa eskainiko dute, goizetan 07:15ean eta eguerdian 13:30ean.
Bestetik, lehorreko ekintzei dagokionez, Gap ikastaroak emango dituzte astearte eta ostegunetan 09:15ean, eta astelehen eta asteazkenetan 20:00etan. Astearte eta ostiraletan Cicling ikastaroak emango dituzte 09:15ean. Mantentze gimnasia ere izango da, astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:15ean.
Informazio gehiago jasotzeko igerilekura joan beharko da abuztuaren 16tik aurrera.