SENBET proiektuak anguleroen ogibidea jorratuko du Orio. (Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea)
Memoria intergenerazionala lantzen duen SENBET proiektu europarra Orion egingo dute irailaren bukaeran. Belaunaldien arteko komunikazioaren bidez gizarte-memoria berreskuratu eta elkarbanatzea du helburu ekimenak eta Orion arrantza eta anguleroen ogibidea landuko dute; anguleroen historia eta emakumeen garrantzia arrantzan gaiak jorratuko dituzte besteak beste.
Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuko du proiektua eta lau tailer egingo dituzte.Proiektuan 20-40 edo 65-75 urte bitarteko oriotar euskaldunek parte hartu dezakete eta izena emateko 943 466 142 telefono zenbakira hots egin edo
komunikazioa@aranzadi-zientziak.org helbidera idatzi behar dute herritarrek.