Azpeitiko azoka plazako teilatua berritzeko lanak badoaz aurrera. Asteotan barruko prestaketak egin ostean, kanponko aldamioak ipini dituzte eta egunotan ekingo diote teilatua aldatzeari. Horrez gain, plaza eraberritzeko lanak nork egingo dituen erabakitzeko lehiaketa martxan da. Irailean aurkeztuko dute behin betiko proiektua eta iraila-urrian hasiko dira lanak.