Gaur hasiko da Zestoako Gaztetxeko III. Futbito Txapelketa

Olatz Prat 2014ko abuztuaren 6a

Gaur hasiko da Zestoako Gaztetxeak hirugarren urtez antolatu duen futbito txapelketa. Aurtengoan sei taldek hartuko dute parte: Kumuneko Mutilak, Fifa Street, What The Fuck, Zestoa, Aimai eta Total 90 taldeek, hain zuzen. Gaur hasi eta hilaren 19ra bitartean elkarren aurkako partidak jokatuko dituzte, eta 19an erabakiko da zein lau taldek jokatuko duten finalaren aurreko fasea. Partidak 20 minutuko bi zatitan jokatuko dira. Partidaren bat dataz edo orduz aldatzeko, partida horretako bi taldeek egon beharko dute ados eta, edozein modutan, hilaren 22rako partida guztiek jokatuta egon beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide