Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazta, eztia, marmelada, txokolatea, opilak, ogia, fruitu lehor garrapiñatuak, txerrikiak, egurrezko gailuak... Askotariko produktuak jarriko dituzte gaur salgai, Napar Bideak artisau elkarteak Zarautzen antolatutako Nafarroako Produktuen Azokan. Postuak Kale Nagusian eta Musika Plazan jarriko dituzte, urtero legez. 10:00etan zabalduko dute azoka, eta egun osoan zehar bertaratu ahalko dira herritarrak.