Musika saioak izango dira Azkoitiko Txalintxo tabernan

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 5a

Azkoitiko Txalintxo tabernan hainbat musika saio eskainiko dituzte asteburuan. Ostiralean, abuztuaren 8an, Hi exekutibo rock alternatiboa egiten duen Zumarragako taldeak eskainiko du kontzertua. Larunbatean, abuztuaren 9an, berriz, Dj Gaua egingo dute, eta Kanutto disko jartzaileak zazpi orduko saioa eskainiko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide