Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Luis Frantzesena organo-jotzaile azpeitiarrak abuztuan ere jarraituko du Azkoitian igandeko meza nagusiaren ondoren eskaintzen dituen kontzertu txikiekin. Hil honetan Johann Sebastian Bach konposatzailearen piezak eskainiko ditu; igandean Preludio eta fuga Sol Txikian eskainiko du; hilaren 17an, Preludio eta fuga La Txikian; hilaren 24an Preludio eta Fuga Re Nagusian, eta abuztuaren azken egunean, Preludio eta fuga La Txikian taularatuko du.