Odola eman ahalko da hilaren 13an Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 5a

Odola emateko aukera izango da abuztuaren 13an Zarautzen. Interesa dutenek osasun zentrora bertaratu beharko dute 18:00etatik 21:00etara. Udaro bezala, aurtengoan ere Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartetik parte hartzeko deialdi berezia egin diete herritarrei.  Opor egunak direla eta, sasoi horretan jende gutxiagok ematen du odola, eta emaile gehiago lortzea da helburua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide