Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://vimeo.com/66432690
Yuri Agirre azpeitiarrak film labur batean gidoi, produzkio eta posprodukzio lanak egin ditu, unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikaziozko ikasketen baitan. Azpeitiar ugari bildu dira lana egiteko, aktore lanak Agirrek berak eta Ane Arenasek egin baitituzte, eta produkzio laguntzailea ere Xabier Otamendi azpeitiarra izan baita. Kasik taldearen Kale edo bale abestia hautatu dute film laburreko musika gisa.
Beltza da filmaren izena, eta Zuri-Beltz izeneko neska baten asmoak kontatzen dira bertan. Gaizki sentiarazi dutenei egindakoak itzultzeko asmoa du neskak, mendekuaz gozatuz.
Lana unibertsitaterako egin dutenez, ez dute inon aurkezteko asmorik. Hala ere, Vimeo-n dago ikusgai.
Sinopsia:
Beti besteen zain egoteaz aspaldi aspertu zen Zuri-Beltz. Egokitzat duena bere kabuz egiten du, inorri ezer galdetu gabe, inorri baimenik eskatu gabe. Aberaskumeak, babosoak ditu jomugan. "Merezi dutenak izorratuz, jarraitu gozatzen!" pentsatu ohi du mendeku gosea asetzen dabilen bitartean.
Aberaskumearen etxean, aberaskumearen logelan, eguzki izpiak lehiotik sartuko orduko sekulako pagotxa aurkitu duela ohartuko da gaurkoan. Zergatik ez dastatu mendekua kamara aurrean? Zergatik ez zabaldu internet bidez?
Egilea: