Bihar hasiko dituzte aiarrek San Donato eta San Lorentzo Jaiak

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko abuztuaren 5a

[caption id="attachment_72267" align="aligncenter" width="300"]San Donato festetako irudi bat (O.L.A./Hitza) San Donato festetako irudi bat (O.L.A./Hitza)[/caption] Asteburuan giroa berotuta, aiarrak prest dira herriko festei hasiera emateko. San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean, eta aurten ere jai giroak ez du hutsik egingo. Izan ere, herritarrak ez ezik, inguruko herrietako eta auzoetako bizilagun ugari biltzen da abuztu hasierako jaietan Aian. Biharko, jaien lehen egunerako, herri afaria antolatu dute eta bertan parte hartu nahi dutenek Iturriozena tabernan salgai izango dituzte txartelak. San Donato eta San Lorentzo jaiak Aian Abuztuak 6, asteazkena - 16:00. Gaztelekuak antolatutako jokoak egongo dira haurrentzat. - 17:00. Buruhandien arropa berrien aurkezpena, moda desfilea. - Ondoren, txupinazoa jaiei hasiera emateko. - Jarraian, kalejira, buruhandi eta trikitilariekin. - 21:30. Herri afaria. - Segidan, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin erromeria. Abuztuak 7, osteguna - Goizean, kalejira. - 10:30. Meza nagusia. - Ondoren, XXXVI. Pilota Txapelketaren finalak. - 16:00. Mus Txapelketa. - 16:30-19:30. Puzgarriak, plazan. - 19:30. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin. - 20:00. Garagardo dastaketa, plazan. -22:00. Bertso jaialdia. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendi. Amaia Agirre gai-jartzaile dela. - 24:00. Erromeria Unsain anaiekin. Abuztuak 8, ostirala - Goizean, Zeoze izangoa. - 11:00. Txirrindulari lasterketa umeentzat eta haur jolasak. - 17:00. Poxpolo eta Konpainia pailazoen emanaldia. - Ondoren, Gorriti eta bere animaliak. - Jarraian, kalejira buruhandi eta trikitilariekin. - 20:30-21:30. Egan taldea. - 22:30. Kantaldia Eñaut Elorrietarekin, Erramun Martikorenarekin eta Mikel Markezekin. - Ondoren, Egan taldea. Abuztuak 9, larunbata - Goizean, Gaur baote? - 11:30. Toka Txapelketa irekia eta sardina jana. - 17:00. Falcons de Vilafranca taldearen ikuskizuna. - Ondoren, kalejira buruhandiekin. - Gauerdian, Karroza. - Ondoren, Abiba DJ taldea. Abuztuak 10, igandea, San Lorentzo - 10:30. Meza nagusia. - 12:00. Pilota partidak binaka eta lau t’erdian. - Ondoren, edadetuei eskainitako bazkaria. - 10:30. Meza nagusia. - 17:30. Herri kirol jaialdia. Alde batetik, Euskadiko Emakumeen Harrijasotze Txapelketa eta bestetik, Gipuzkoako Lasto Jaurtiketa Txapelketa. - Ondoren, kalejira trikitilari eta buruhandien eskutik. - 23:00. Suziriak eta erromeria Bide Batez taldearekin. - 01:00. Traka zaratatsua erreko dute. - Ondoren, erromeria Bide Batez taldearekin jaiei amaiera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide