Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agerraldi jendetsua egin nahi dute gaur, Musika Plazan, 11:00etan. Auzi politikorik ez lelopean bilduko dira herritarrak.
Asteazkenean eman zuten 35/02 sumarioko epaia: Joseba Permach Zarauzko bizilagunari hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak, beste hainbati bezala, eta 103 herriko taberna konfiskatuko ditu, tartean Zarauzko Arrano Kabia, Azpeitiko Orkatz, Getariako Harralde eta Zumaiako Inpernupe.
Epaia behin betikoa bada, zigorra bete beharko dute; defentsak helegitea jarri du horren kontra.