[Sasoian.info] Mundakako XVI. Ikurrina bereganatu zuen Enbatak larunbatean. Jardunaldiko traineru bizkorrena izan zen, estropada hasieratik bukaeraraino aginduz. Lehen luzean Deustok eutsi zion zarauztarren arraunketa biziari, baina bigarren luzerako aldeak nabarmen handitzen joan ziren eta, azkenean, sei segundoko aldearekin nagusitu ziren. Gisa horretan, KAE2 mailako lidergoari eusten diote zarauztarrek (116 puntu), eta puntu bateko alde atera diote orpoz orpo duten Deustori. Zumaia B-k, bere aldetik, 11. postuan bukatu zuen Mundakako estropada, eta sailkapen orokorrean aipatu postu horretan bertan kokatu da.