Pantxike Elorzak 100 urte bete ditu

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 4a

Pantxike Elorza Azpeitiko udaletxean, udal ordezkariekin eta bere familiarekin. Atzo, abuztuak 3, Pantxike Elorza Juaristik 100 urte bete zituen. Azpeitiko Udaleko ordezkariak Pantxikerekin eta bere familiarekin bildu ziren udaletxeko areto nagusian, omenaldi txikia eskainiz. Bertan, lora sorta bat eta egurrezko oroigarria eman zizkioten omenduari. Oroigarrian, Pantxikeren jaiotetxea, Azkoitiko Dukekoa baserria ageri da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide