Orioko Helduk irabazi du Gipuzkoako Giza Proba Txapelketa. (Egilea: Paulo Aldalur)
Igande arratsaldean Gipuzkoako Giza-Proba Txapelketako finalak jokatu ziren Aiako probalekuan eta Orioko Heldu taldea izan zen txapelduna 87 plaza eta 1,05 metro eginda. Aiako Idi Dema Elkartetik azaldu dutenez, 700 lagunetik gora bildu ziren Aiako dema plazan eta "giro paregabea" izan zen norgehiagokan, "emotzioz betea". "Azken momentura arte lehia estua izan zen eta Orioko taldea lur jota bukatu bazuen ere, esfortzuak pena merezi izan zuen eta bigarren urtez segidan txapela eskuratu zuten oriotarrek".
SAILKAPENA
1.- Heldu (Orio) 87 plaza 0 zinta 1,05 metro.
2.- Andutz (Itziar) 86 plaza 0 zinta 1,34 metro.
3.- Berrobi (Berrobikoa) 81 plaza 1 zinta 1,09 metro.
4.- Urola (Urretxu) 77 plaza 0 zinta 0,89 metro.