Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/ciooG4jwhrc
Bigarren urtez antolatu du ZAE Zarautz Arraun Elkarteak Lagunarteko Estropada, Moila Biziberritzen egitasmoaren barruan. Egun osoan zehar jokatuko dute estropada, «jai giroan» eta «lehiarik gabea». Aurten, gainera, elkarte gastronomikoetako ordezkariek bandera propioa jokatuko dute. Bideoan goizeko saioko une batzuk ikus daitezke.
Arratsaldean, 17:00etan ekingo diote berriz ere estropadari. Guztia amaitzean, Enbata parkean izango da sari banaketa, Aiten Etxe jatetxearen parean, eta ondoren afari- merienda eskainiko dute. Sardinak erreko dituzte, eta edaria ere izango da.