Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urteotan bezala, San Inazio bigarrenez mus txapelketa jokatu dute Sanagustin Kulturgunean. 49 bikotek hartu dute parte aurtengoan, iaz baino gehiago eta arratsaldeko 16:30ean hasi dira partidak eta duela gutxi amaitu. Manuel Salegi eta Antonio Bereziartua izan dira txapeldunak. Bigarren gelditu dira Joxe Lizarralde eta Inazio Arrieta. Hirugarren postuan Joxue Madariaga eta Iñaki Iraola gelditu dira eta laugarren, azkenik, Aitor Azpiazu eta Xabier Berasaegi. Bestetik, arratsaldean Alaken taldeak musika jarri eta muxikoak dantzatu dituzte hainbat herritarrek plazan.