Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 11:00etan hasi da, zazpigarren urtez, San Inazio jaietako Bakailao Txapelketa. Izena emanda zeuden 29 bikotetatik 25 agertu dira gaur goizean euren teknika eta sekretuekin, epaimahaikideak konbentzitzeko pil-pila egitera, horietatik sei, elkarteetatik aurkeztu dira.
Eguzkiñe Peña futbolariak, Idoia Larrañaga sukaldariak eta Beñat Unanue I. Bakailao Txapelketako garaileetakoak osatu dute epaimahaia eta, oso-oso puntuazio berdintsuarekin, Karmen Altunak eta Mikel Otaegik prestatutako kazolari eman diote saria, 23,5 puntu lortuta. Bigarrenak izan dira Zulo Zabal elkarteko Aitor Bastida eta Jeronimo Muñoz, 23 punturekin. Hauek elkarteentzako sari berezia ere eskuratu dute. Hirugarren postuan, eta aurrekoetatik gertu, Zelai Luze elkarteko Axun Arregi eta Angel Olaberria izan dira.
Antolatzaileak oso gustura agertu dira jendearen parte-hartzearekin eta kazolen mailarekin. Gainera, nabarmendu dute, aurten gazte askok hartu duela parte, aurreko urteetan baino gehiagok.