Osa Goikoetxea eta Hernandez nagusi Donostiako Torneoan

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 1a

Sasoian.info. 30-17ko emaitzarekin gailendu ziren herenegun Osa Goikoetxe-Hernandez bikotea Donostiako Torneoko finalean. Forondak eta Lopezek osatutako bikotea hartu zuten mendean Euskal Pilota Federazioak antolatuko zirkuituko azken torneoan, Donostiako Balda pilotalekuan. Hamazazpigarren tantora arte lehia estua izan zen, baina hortik aurrera Osa Goikoetxeak bere jokoa erakutsi eta partida agindu zuen.

Osa Goikoetxeak eta Lopezek Pau Torneoko finala jokatuko dute gaur, 20:00etan, Beaskoetxea eta Irastorza bikotearen aurka, eta ondoren Miamira itzuliko dira denboraldia hasiera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide