Aiako San Donato eta San Lorente festak datorren aste erdialdean hasiko dira. Baina, gorputzak festa girora moldatzeko astebururako ere ekitaldi sorta antolatu dute bi herrietan: txapelketak, herri kirolak eta haurrentzat jolasak, besteak beste.
Hona hemen egitaraua:
Abuztuak 2, bihar.
- 16:30ean, XXIII. Pala Txapelketako finalak.
Abuztuak 3, etzi.
- 09:30etik 11:00etara, Aiako Bolo Txapelketa.
- 10:00etatik 13:30era, usokume tiroa.
- 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eskulanen erakusketa, Goiz Argin.
- 16:00etatik 18:00etara, usokume tiroa.
- 18:00etan, Euskadiko Giza Proba Txapelketako finala