Gizon baten hilotza atera zuten atzo Zumaiako uretatik

Urola Kostako Hitza 2014ko abuztuaren 1a

65 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo arratsaldean, Zumaiako uretan, kostaldetik 50 metrora. Baleike-k jakinarazi duenez harraldean gertatu da zorigaitza, Marianton punta inguruan. Arrantzan ari zela istripua izan eta hilik aurkitutakoa Daniel Atxega (Orio, 1949) da. Baleikeren arabera, oso ezaguna zen Atxega Zumaian, herrian lan asko egindakoa, bai herri kirol mailan bai gizarte gaietan, arazoak zituen jendeari laguntzen... Bestetik, atzo arratsaldean, Zarautzen, 12 urteko haur bat uretara salto egin eta buruan kolpea hartuta Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide