Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
35/02 sumarioaren epaiaren aurkako protesta egin dute Azpeitian ehunka lagunek (600 baino gehiago, antolatzaileen arabera). Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartea eta beste 102 herriko taberna ixteko agindua eman du. San Inazio egunez, 19:00etatik 20:00etara itxita egon dira Alde Zaharreko eta herriko taberna asko, Orkatzi elkartasuna adierazteko.