Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cuarto Milenio telebista saioko eta irratiko Milenio 3 saioko kolaboratzaileak, Enrique Echazarrak 50 lugares magicos del Pais Vasco liburua aurkeztuko du Sortaldean bihar, 19:00etan. Kazetari, ikerlari eta idazle hori "aspaldi" hasi zen misterioarekin loutako kontuak bildu eta zabaltzen, eta hainbat hedabidetan azaldu ditu horiek. Orain zenbait aurkeztuko ditu Zarautzen. Magiak eta misterioak inguratzen dituen Euskal Herriko 50 leku bildu ditu liburuan, misterioa, historia, natura eta bisitariarentzat interesgarriak diren kontuak bilduz gida moduko horretan. Tartean sartu du Narros jauregiari buruzko atal bat. Hortaz ariko da Sortaldean bihar, besteak beste.
Echazarra apirilean izan zen Zarautzen, Cuarto Milenio saioak Gustav itsasontziari buruzko erreportajea grabatu zuenean.