Eguzkia lagun, giro bikaina San Inazio egunean

Olatz Prat 2014ko uztailaren 31

Zerua garbi eta eguzkia bero, argitsu eta umore onez ari dira ospatzen San Inazio eguna azpeitiarrak. Zezen txikien entzierroa izan da 12:30ean Donejakue kalean eta ondoren, Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskaini du Sanagustin kulturgunean, bertaratu diren herritarren gozamenerako. Kimura Judo Klubaren erakustaldiak ere herritar asko erakarri ditu txikiteo orduan. Txomingeroak ere gainditu dute atzokoaren ajea eta kapela eta lorez apainduta, Urolatarrak txarangarekin ibili da kalejiran. Giro bikaina eta jende ugari, beraz, Azpeitiko kaleetan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide