Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 10:00ak jota udal ordezkarien korporazioa Soreasu Parrokira joan da, han San Inazioren eta Ama Birjinaren irudia hartu eta Kepa Susperregi parrokoa, Jose Ignacio Munilla Donostiako Elizbarrutiko gotzaina eta hainbat herritarrekin batera prozesioa egiteko. Azpeitiko Udal Musika Bandak eta Izarraitz txistulari taldeak lagundu dute prozesioa. Parrokiko abesbatza eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Jose Maria Altunaren Olazko Amari Meza abestu dute, organista Mikel Arenas izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.