Salbatore Jaietarako gorputza berotzeko ekimen sorta antolatu dute asteburuan Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 30a

Haurrentzat puzgarriak jarriko dituzte astelehenean Getarian. (Egilea: Aiora Larrañaga) Datorren asteartean emango diete hasiera Getariako Salbatore Jaiei, baina gorputzak festa girora moldatzeko astebururako ere ekimen sorta antolatu dute Getarian. Larunbatean esaterako, Futbito Txiki Txapelketa jokatuko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute aurtengoan inoizko jende gehienak parte hartuko duela haurren futbito txapelketan; guztira 17 talde arituko dira, 120 jokalari baino gehiago. «Berri pozgarria da hau, eta ekimen honek duen arrakastaren erakusle da». Aitor Irigoien zinegotziak azaldu duenez, 2011n martxan jarri ziren Jai Batzorde Irekietan eman zuten herriko haur batzuk Futbito Txikiaren ideia, «eta ordutik, urtero urtero ekimen arrakastatsua izaten ari da. Honek garbi erakusten du, denontzako festak osatzerakoan, herritarrengandik datozen ideiak kontuan izatea zein garrantzitsua den» SALBATORE JAIETAKO EGITARAUA Abuztuak 2a, bihar - 16:00etan, III. Futbito Txiki Txapelketa. Abuztuak 3a, etzi - 12:00etan, V. Getariako Bandera estropada. Abuztuak 4a, astelehena - 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara, haur parkea frontoian eta Harritarten. Abuztuak 5a, asteartea - 11:00etan, II. Patata-Tortila Lehiaketa frontoian. - 12:00etan, jaien hasiera kanpai hots eta suziriekin. - 16:30ean, Koadrilen Arteko IV. Euskal Zorolinpiadak frontoian. - 18.00etan, txosnak irekiko dituzte. - Jarraian, Orioko erraldoien eta Getariako buruhandien kalejira Jainekin txarangarekin. - 19:30ean, Jainekin txaranga kalez kale. - 22:00etan, Zezensuzkoa plaza eta frontoi inguruan. - 23:00etan, Trikidantz taldearekin erromeria. - Gau erdian,  ikurrina igoko dute, herriko banda eta musika bandarekin. - Ondoren, Trikidantz taldearekin erromeria. - 00:30ean, txosnetan Mikel eta M-nu DJ-ak. Abuztuak 6a, asteazkena, Salbatore Deunaren Eguna - 09:30ean, Getariako Musika Bandarekin diana. - 11:00etan, Getariako Ama Birjinak meza nagusian abestuko du eta Antiguako Ama Birjina bedeinkatuko dute. - 12:00etan, alkateak ohorezko aurreskua dantzatuko du udaletxe aurrean. - 12:30ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua Harritarten. - 12:30ean, gaztetxoen Xake Txapelketa Berdura Plazan. - 17:30ean, Salbatore Deunaren XVII. Pilota Txapelketako finalak frontoian Gure Txeruk antolatuta. - 18:00etan, Poxpolo eta Konpainia.com ikuskizuna plazan. - 19:00etan, Inpernupeko Joareak zanpantzarrak kalez kale. - 19:30ean, txosnetan ekitaldia. - 19:45ean, Kantu-Jira kitarra soinuekin, txosnetan hasi eta herri osoan zehar. - 21:30ean, Inpro-txou saioa txosnetan. - 23:00etan, berbena plazan Egan taldearekin. - Gaur erditik aurrera, 70. eta 80. hamarkadako musika txosnetan. Antolatzaileek mozorrotuta joatera animatu dituzte herritarrak. Sariak izango dira. Abuztuak 7a, osteguna, Elkanoren Lehorretaratzea - 12:00etan, Kaiña-bi trikifesta kalez kale. - 17:00etan, Elkanoren lehorretaratzea. - 20:00etan, Zo-zongo! taldearen eskutik Kolpez Blai perkusio emanaldia. - Gau erdian, Ze Esatek! taldearen kontzertua frontoian. Abuztuak 8a, ostirala, Jan Festa - Goizean goiz, Eusko Labela duen txahala erretzen hasiko dira frontoian. - 09:30ean, Gazte Alaiak txistulariekin diana. - 10:00etatik 14:00etara, baserritik.com bertako produktuen ekoizleen elkarteko azoka frontoian. - 12:00etan, atun jana eta sagardoa txotxetik. - Eguerdian, Getariako txistulariak kalez kale. - 13:30ean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsotan herriko plazan. - 19:00etan, Eusko Okelaren Pintxo Dastaketa frontoian, Leire eta Maitane Trikitilariekin. - 19:30ean, herri-kirol saioa frontoian. Alde batetik, Bihurri eta Olasagasti aizkolariak. Bestetik, Basautxuk eta Arretxabaletak iparraldeko jokoen erakustaldia egingo dute. - 18:00etatik 20:00etara, txosnetan haurrentzat jolasak. - Jarraian, Txokiren umorezko bakarrizketa, Mil a zien, baietz parrez lehertu! - 22:45ean, Falcons de Vilafrancako Castellersen erakustaldia. - 23:30ean, Gau Bela taldearekin dantzaldia plazan. - 23:30ean, Voltaia, Sba et Debon taldeen kontzertua. Abuztuak 9a, larunbata, Koadrilen Eguna - 10:30ean, Koadrilen Arteko XVIII. Marmitako Txapelketaren hasiera herriko plazan. - 12:00etan, Getariako trikitilarien doinuak kalez kale. - 13:30ean, Marmitako Txapelketako irabazleen aukeraketa. - 14:30ean, koadrilen arteko herri bazkaria marmitako jana. - Bazkal ostean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak Harritarten eta ondoren kalez kale kantu-jiran. - 22:30ean, kontzertuak txosnetan. - 23:30ean, Diskofesta Oihan Vegarekin plazan. - Gau erdian, bandera jaitsiera Gazte Alaiak eta Getariako Musika Bandak lagunduta. - Ondoren, Diskofesta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide