61 urteko gizon bat atxilotu dute Zarautzen, auto batean lapurreta egitea egotzita

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 30a

Atzo arratsaldean gertatu zen ustezko lapurreta. 18:30a aldera lekuko batek Ertzaintzari jakinarazi zion gizonezko bat auto bati kalteak eragiten ari zela Izeta plazan, Azken Portu Goian. Ertzainak berehala bertaratu ziren, eta gizonezkoa bi autotako haizetakoak manipulatzen ari zela ikusi zuten; haietako bat puskatu zuen. Gizonezkoa ahoz identifikatu zuten  agenteek, ez baitzuen dokumentaziorik soinean. Miaketa egin ostean, gizonezkoak emakume baten osasun txartela zeramala konturatu ziren. Txartel horren jabea polizia etxean zegoen une horretan, haren autoan lapurreta egin zutela salatzeko. Ertzain etxera eraman zuten orduan gizonezkoa. Emakumeak autoaren barruan gizonezkoaren dokumentazioa aurkitu zuela esan zuen, eta gizonezkoak ustez lapurtutako objektuak falta zituela. Ertzaintzak lapurretaz gain, auto bat kaltetzeagatik atxilotu zuten. Gaur zen gizonezkoa Azpeitiko epaitegitik pasatzekoa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide