Zarauzko hondartza biharko ONCEko zozketako kupoietan irudikatuko dute

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 30a

Biharko ONCEko zozketako kupoietan Zarauzko hondartza izango da protagonista. Izan ere,  uztaileko 2. hamabostaldiko ONCEko zozketetako kupoietan Euskal Herriko hainbat hondartza irudikatu dituzte, tartean Zumaiakoa eta Zarauzkoa. Asteleheneko kupoietan Zumaiako Itzurun azaltzen zen eta bihar, berriz, Zarauzko hondartza. ONCEko lurralde ordezkari Basilio San Grabielen esanetan, serie horrekin "euskal kostaldeko aberastasuna eta biodibertsitatea" zabaldu nahi izan dituzte. Hondartza bakoitza irudikatzen duten 5,5 milioi kupoi aterako dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide