Txupinazoa botata, hasi dira saninazioak

Olatz Prat 2014ko uztailaren 30a

Lehertu da festa Azpeitian, eguerdiarekin batera Azpeitiko Argazki Elkartekoek San Inazio jaiei hasiera emateko txupinazoa bota dute: Luis Rey elkarteko sortzaileetakoa, gaur egungo lehendakari Alberto Beloki eta elkarteko kide Alaitz Ruiz igo dira udaletxeko balkoira suziria piztera, elkarteak 30 urte bete dituen urtean. Euriari muzin egin dioten herritarrez bete da enparantza nagusia eta beste urte batez Marea Arroxaren kolore biziak hartu du plaza. Txupinazoaren ostean, Argazki Elkarteko kide ohiek eta gaur egungoek oroimenerako argazkia atera dute udaletxeko pleno aretoan, 30 urteak ospatzeko. Festak herri bazkariarekin eta Marea Arroxaren flashmob eta jolasekin jarraituko du arratsaldean.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide