[caption id="attachment_69704" align="aligncenter" width="300"]

Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoa.[/caption]
Bihar, uztailak 31, lurrun trenean ibiltzeko aukera eskainiko du Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak. 12:30ean izango du irteera museotik. Abuztuan, berriz, 48 tren historiko jarriko dituzte martxan. Larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan ibiliko dira trenak Lasaora artean: larunbatetan 12:30ean eta 18:00etan, eta igande eta jaiegunetan 12:30ean.
Horrez gain, abuztuan
Trevor Rowe Euskadin izenburuko argazki erakusketa zabalik edukiko dute trenaren museoan. Erakusketa honetan, Rowe britainiarrak 1952 eta 1968 urteetan artean ateratako 32 argazki daude ikusgai. Argazkien bilduma, orain dela gutxi Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak erosi du.
Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoaren ordutegia honakoa da: asteartetik larunbatera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Eta, igandetan eta jaiegunetan, 10:30etik 14:00etara.