EAJko eurodiputatu Bilbaoren hitzaldia, gaur, Zumaian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 30a

Zumaiako EAJk Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzalea gonbidatu du «Europako Parlamentuak gure egunerokotasunean duen eraginaz hitz egiteko». Hitzaldia gaur izango da, 19:00etan, Alondegian. EAJk duela 105 urte zabaldu zuen batzokia, eta urteurren ekitaldien barruan kokatzen da Bilbaoren hitzaldi-solasaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide