Palestinara 3.000 euroko laguntza bidaliko du Zarauzko Udalak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko uztailaren 30a

«Azken asteotan, hiru gazte israeldarren desagerpena eta heriotza aitzakitzat hartuta, estatu sionista palestinarrak zigortzen ari da, biztanleria zibilaren aurkako bonbardaketekin, eta nazioarteko erakundeen ebazpen eta legeria urratuz». Nazioarteko erakundeen erantzun «ahularen» aurrean, EH Bilduk, EAJk, Ezker Anitzak eta PSE-EEk palestinarrei elkartasuna adierazi eta Gazako zerrendaren aurkako «sarraskia eta blokeoa» gaitzetsi dute. Udalbatzak hori amaitzeko eskatuko dio Israeli gaurko osoko bilkuran, mozio bidez. Halaber, Israeli lurralde okupatuetatik irteteko eta NBE Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak bete ditzan galdegingo dio, besteak beste. Gainera, udalak Herrien Elkartasunerako eta Garapenerako diru partidan larrialdi kasuetarako gorde ohi duen diru kopurutik Unrwa-ra 3.000 euro bideratzea onartuko dute gaur. NBEk errefuxiatu palestinarren oinarrizko giza eskubideak berma daitezen sortutako erakundea da hori, baina azken asteotako «sarraskiaren» ondoren, larritasunezko laguntza eskaera egin du, eta udalak erantzun egingo du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide