Zumaiako Bateleroen eguneko egitaraua

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 29a

Uztailak 31, osteguna. Zumaian - 09:00etatik 10:00etara. Txalupak uretaratuko dituzte. - 10:30ean. Patroien bilera kofradiako bentan. Gallardete banaketa. - 11:00etan. Itsasoan nabigazioa. - 12:30ean. Arranplan itsasoko kutixien dastaketa. - 13:00etan. Herrira itzuli eta txalupak lotu. Kalejira Jagoba eta Maddalen trikitilariekin. - 14:30ean. Torreberrin tokapetan parte hartzen dutenen bazkaria. Ondoren, itsas kantak. - 17:30ean. Batel baten botadura. - 18:00etan. Euskadiko Zinga Txapelketaren finala, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko txapeldunen artean. - Ondoren. Nabigazio erakustaldia badian. - 20:00etan. Batelak lehorreratzea. - Amaiera. Mari kalean amaituko da festa. Izertia, itsas antzerkiola: Andere Joana eta argonautak: God damn you, Lezo! lana eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide