Herri txikietako inbertsioak finantziatzeko 1.100.000 euroko diru partida onartu du foru aldundiak

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 29a

Herri txikien beharrak asetzeko diru-laguntza lerroa onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. (Egilea: Aiora Larrañaga) Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.100.000 euroko diru-laguntza lerroa onartu du 2.000 biztanletik behera dituzten herrientzat. Helburua, baliabide gutxiago dituzten herri txikiei laguntzea da. Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugarteren esanetan "Gipuzkoako Foru Aldundi honen lehentasunetako bat da, gipuzkoarren arteko oreka mantentzea eta gipuzkoar guztiek zerbitzu guztiak desberdintasunik gabe jasotzea". Diru-laguntza jaso nahi duten udalek inbertsio proiektu bat aurkeztu beharko dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiak banan bana baloratuko ditu eskaerak. Iaz ere, herri txikietako inbertsioak finantziatzeko partida onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. 500.000 euro bideratu zituen 2013an eta aurten bikoiztu egin du diru partida.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide