Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontoi Txikiko Emakumezkoen VI. Paleta Txapelketako finala jokatuko dute bihar, Garazi Eizmendi eta June Aldaik Leyre Paredes eta Miren Arrutiren aurka. Aurrez, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izango da. Ane Aizpurua eta Arrate Indo, Maialen Etxeberria eta Lore Lopetegikin lehiatuko dira, 18:00etan. Eguraldi txarra eginez gero, Zinema pilotalekuan izango dira partidak.