Irailaren 19an aztertuko dute ‘Egunkaria auzia’-ko epaiketa egin ala ez

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 29a

Carmen Zubimendi Donostiako Zigor Auzitegiko epaileak ekainaren 4an ebatzi zuen Egunkariako auzi ekonomikoa artxibatzea, eta bost eguneko epea eman zion Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko  Fiskalari horren kontrako errekurtsoa aurkezteko. Ekaina hasieran aurkeztu zuen horrek helegitea. Irailaren 19an aztertuko dute  Iñaki Uriak, Joxe Mari Sorsek, Mikel Sorozabalek, Fernando Furundarenak, Ainhoa Albisuk, Begoña Zubeltzuk, Joan Mari Torrealdaik eta Txema Auzmendik epaitegira joan beharko duten ala ez. Egun horretan berrikusiko dituzte fiskalaren errekurtsoa eta defentsen inpugnazioa . Itxia izango da saioa eta aldeek bestelako frogarik ez dutenez aurkeztu, zortzi auzipetuek ez dute bertan egon beharko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide