Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izaskun Bilbao Barandika eurodiputatu jeltzaleak hitzaldia emango du gaur, asteazkena, Zumaian. Bermeotarra EAJren ahotsa da Europako Parlamentuan eta zumaiarrekin bilduko da gaur 19:00etatik aurrera Alondegian. Europako errealitateari buruz, Europako Parlamentuaz eta egunerokotasunean duen eraginaz hitz egingo du. Bilbaoren hitzaldia, EAJk Zumaiako Batzokia zabaldu zueneko 105. urteurreneko ekitaldien barruan antolatu dute. Ekitaldia irekia da eta gaiaz interesa duten guztiak gonbidatu dituzte.
Hitzadi eta solasaldiaren ostean, Zumaiako jeltzaleak lagunarteko afari batean bilduko dira. Batzokiaren urteurren ekitaldiekin bukatzeko, bihar, uztailak 31, 11:00etan, hildakoen oroimenez, meza izango da, Zumaiako San Pedro parrokian.