Abuztuak 4an eman behar da Andramarietako bazkaritarako izena

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 28a

Andramarien festen barruan, abuztuaren 16an ume eta gurasoen bazkaria egingo dute, eta azken egunean, 18an, koadrilen arteko bazkaria izango da plazan. Bi bazkari horietara joatea nahi dutenek abuztuak 4an eman beharko dute izena, udaletxeko kultura sailean (hirugarren solairuan), 09:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide