Xabier Oroz Espainiako selekzioarekin ariko da Gazteen Joku Olinpikoetan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 28a

[caption id="attachment_99913" align="aligncenter" width="238"]Xabier Oroz azkoitiarra (BizkaiaBasket) Xabier Oroz azkoitiarra (BizkaiaBasket)[/caption] Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Xabier Oroz azkoitiarrak saskibaloiko 3x3ko txapelketa jokatuko du Txinan, Gazteen Joku Olinpikoetan. Jaume Comasek zuzendutako Espainiako selekzioarekin ariko da Iraurgi SBkoa abuztuaren 16tik 30era artean Nanjing-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide