Black Jiko taldeak kontzertua emango du Zarauzko Arrano tabernan ostegunean

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 28a

Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, Black Jiko taldeak kontzertua eskainiko du ostegunean Arrano tabernako terrazan. Hernaniarrek ibilbide «luzea» dutela nabarmendu dute antolatzaileek, eta horiek Kuban eta Euskal Herrian sustraiak dituen roots-ragga-reggae musika «goxagarria» eskainiko dutela.  19:00etan hasiko dute emanaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide