Maialen Aldalur eta Amets Amubieta azpeitiarrak larunbateko txapelketan. (Argazkia: Iñaki Amubieta)
Larunbatean, 65. Gipuzkoako dantza suelto txapelketa izan zen Errenterian eta nagusien mailan dantzari azpeitiarrak izan ziren garaile: Amets Amubieta eta Maialen Aldalur. Hirugarren sailkatuak ere azpeitiarrak izan dira: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga.
Gipuzkoako txapelketatik kanpo, 15 urtetik beherakoen txapelketan ere azpeitiar gazteak izan dira nagusi: lehenengo sailkatuak Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien izan dira; bigarrenak, Ekain Uzkudun eta Laura Bastida eta hirugarren sailkatuak Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga izan dira.