Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haurren eguna ospatu zen atzo Azpeitian. Eguerdian, hamabi taldetako erraldoien kalejira eta dantza lehiaketa izan ziren. Aurten kalejiran estreinaldiak ere izan dira, besteak beste, Azpeitiko festa herrikoietako hiru erraldoik parte hartu dute. Guztira 56 erraldoi izan dira. Dantza lehiaketan berdinketa izan zen, bai banakakoan eta bai taldekakoan. Baina, azkenean taldekako lehen postua Txantreakoek irabazi dute, eta haien atzetik Zarauzko Irrintzikoak gelditu dira. Banakakoan, aurrena Iruñeako Alde Zaharrekoa izan zen, eta bigarrena Hernaniko Ostargikoa.