Zabala eta Garmendia 23 urtez azpiko aulki mugikorreko munduko txapeldunak dira

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 28a

  Zabala eta Garmendia 23 urtez azpiko aulki mugikorreko munduko txapeldunak dira. Orioko Udalak eta Orioko Arraunketa Elkarteak ongietorria egingo die asteazkenean 19:00etan bi kirolari gazteei. Herriko plazan izango da. Orioko Arraun Elkarteko kide Ander Zabalak eta Imanol Garmendiak 23 urtez Azpiko Aulki Mugikorreko Munduko Txapelketan irabazi dute Espainiako selekzioarekin pisu arineko lemazain gabeko lauko ontzian. Asteazkenean sailkatze estropada irabazi zuten Italiako Vares hirian eta zuzenean finalerako sailkatu ziren; igandean jokatu zuten finala. Bi oriotarrak Jaime de Haz eta Alvaro Romerorekin batera aritu dira arraunean munduko txapelketan. Oriotarrak helmugaratzen. (Iturria: Under 23 World Rowing Championship)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide