Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txiki Politeko Arratsaldeak egitasmoak jarraitu egingo du abuztuan ere. Hiru kontzertu eskainiko dituzte hilabete horretan. Lehenbizikoa Nora eta Marek taldeak emango du hilaren 1ean, ostiralean. Abuztuaren 22an PH Kajuna eta Sara Grajalen txanda izango da eta abuztuaren 29an JPK abeslariarena. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira taberna horretako terrazan, eta bertaratzen direnei mokadutxoa ere eskainiko diete.