Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festek ez dute etenik izan asteburuan. Ostiralean Santio Eguna ospatu ostean, hamaika ekitaldi egin dituzte asteburu osoan zehar. Larunbat goizean, esaterako, herri-kirol ikuskizuna egin zuten Perez Arregi plazan. Aizkoranm Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Joxe Felix Zubizarreta aritu ziren, eta harri jasotzen Joseba Ostolazak eta Idoia Etxeberriak eskaini zuten saioa. Hemen argazkiak: