Txapeldunak, antolatzaileekin eta udal ordezkariekin
(Ane Olaizola)
Almitza Euskal Herriko Segalaritza Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko Bakarkako VI. Sega Ligaxkako finala jokatu dute eguerdian Azpeitian, Ikasberri Ikastola alboko zelaian. Jende ugariren animopean lehiatu dira 39 segalari. Gizonezkoetan, Igor Esnaolak eraman du txapela, eta emakumezkoetan Alazne Etxaburua nagusitu da. Gaztetxoen artean, berriz, Jon Otegik irabazi du ligaxka.