Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Paquito Murillo madrildarrak irabazi du Azpeitiko Errekortarien Txapelketa Nagusia, finalean Juan Nietorekin nor baino nor aritu ondoren. Murillok txapela Azpeitiko zezen plaza jendez beteta zegoela jaso du, Zezen Beltz taldekoen eskutik. Hiru ganadutegitako zezen ederrak izan dira ikuskizunean, eta errekortariak alde horretatik gustura gelditu dira. Formatu berria estreinatu dute aurten Azpeitian, eta jendeak erantzun ona eman du.