Aniztasun Mosaikoa osatu zuten atzo herritarrek Azpeitian

Olatz Prat 2014ko uztailaren 25a

Festei hasiera emateko, herriko kultur eta jatorri aniztasuna musika, kolore eta testuen bidez aldarrikatu zen atzo Azpeitian. Elkar-ekin taldeak antolatuta, hainbat herritar eta herrian bizi diren jatorri anitzeko herritarrak bildu ziren. Hainbat irakurketa egin zituzten ekitaldiaren hasieran, Jose Luis Otamendik "denok gatoz nonbaitetik, denok gara etorkinak" esan zuen bere txandan eta haren atzetik euren burua aurkeztu eta Azpeitian bizitzea eurentzat zer den adierazi zuten Pakistan, Brasil, Costa Rica, Argentina, Errumania edo Saharako hainbat herritarrek, besteak beste. Ondoren koloretako eskuak margoturik zituzten piezekin, mosaiko koloretsua osatu zuten guztien artean, txalo zaparrada batekin amaituz ekitaldia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide